 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
 |
|
"PLANETA XXI ENTZIKLOPEDIA BERRIA JAKINTZA ARLOKA" osorik eguneratzeko enkargua eman dio Planeta-Agostini argitaletxeak HORI-HORI L.S.A.ri. Entziklopedia hori osorik itzuli zuen HORI-HORIk 2003ko ekainean.
|
|
|
HORI-HORI L.S.A.k bulego berria ireki du Gasteizen. Bulego horretan euskara zerbitzu orokorrak eskainiko ditu, batez ere itzulpengintzaren eta euskara planen alorrean.
|
|
|
Getxo euskalduntzeko hitzarmena: “Euskara merkataritzara” programa dinamizatu eta horren jarraipena egiteko zerbitzugintza adjudikatu zion Getxoko Udalak Hori-Hori L.S.A.ri
|
|
|
HORI-HORIk EUSTATerako euskara-gaztelania-euskara itzulpen lanak egiteko zerbitzuaren kontratua sinatu zuen.
|
|
|
2005. urtean, HORI-HORI L.S.A.k zenbait kontratu sinatu ditu, Nafarroako Gobernuarekin (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko testuak), Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailarekin (administrazio-testuak, Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorrak, etab.), Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailarekin eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (orotariko testuak, Administrazioa, Internet, etab.).
|
|
|
Meñakako Udala k Udalerriko toponimiaren azterlanaren berrikuspen orokorra eta horren egokitzapena burutzeko enkargua eman zion HORI-HORI L.S.A.ri. Enpresak udal mugarte horren mapa toponimikoa taxutu zuen.
|
|
|
HORI-HORI L.S.A.k ALKARBIDE foroa, Bizkaian diren euskara zerbitzuak koordinatzen dituen organoa, kudeatzen du gaur egun. Horrez gain, foro horren web orrialdearen edukiak diseinatzen eta elikatzen ditu, eta aldiro, AGERKARIA argitaratzen du ALKARBIDEren webgunean.
|
|
|
2004 eta 2005. urteetan zehar Arabako Foru Aldundiarentzat euskaratik eta euskararako itzulpenak egiteko kontratua sinatu zuen Hori-Horik Arabako Foru Aldundiarekin.
|
|
|
HORI-HORI L.S.A.k ondoko kontratua sinatu zuen: Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren corel draw agiriak itzuli, egituratu eta maketatzeko zerbitzugintza, 2004. urterako; kontratu hori luzatu egin zen 2005. urterako ere.
|
|
|
2004. urtearen hasieran, Bakioko Udalak Udalerriko toponimiaren azterlanaren berrikuspen orokorra eta horren egokitzapena burutzeko enkargua eman zion HORI-HORI L.S.A.ri. Enpresak udal mugarte horren mapa toponimikoa taxutzen hasi zen.
|
|
|
2004. urtean, HORI-HORI L.S.A.k "EUSKARAREN INTERPRETAZIO ZENTROA" eta "MEDIATEGIA: EUSKARAREN MULTIMEDIA GORDAILUA" deritzen erakusgunea eta dokumentazio-zentroa amaitu zituen. Zentro horiek Bilboko San Inazio auzoan daude.
|
|
|
"Kulturen Azoka - Feria de las Culturas" deritzon azokaren barruan, HORI-HORIk “Euskara eta Emigrazioa” erakusketa gauzatu zuen 2003ko urrian, Elea S.L. enpresarekin elkarlanean.
|
|
|
2003ko urrian, HORI-HORI Lanbide Sozietate Anonimoak Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoarentzako euskararen erabilera planari dagokion aurretiazko azterlana eta plan horren diseinua egin ditu.
|
|
|
2003ko urrian, gure enpresak Plentzia eta Santurtziko udalerrien monografia historiko-artistikoen itzulpenak (bizkaieraz) eman zizkion Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailari. HORI-HORI Lanbide Sozietate Anonimoak, horiez gain, Bizkaiko beste 26 udalerriren monografia historiko-artistikoak ere bizkaieratu ditu (Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Ermua, Errigoiti, Galdames, Igorre, Markina-Xemein, Muskiz, Ortuella, Trapagaran, Zaldibar, Zeanuri, Zeberio, ..., besteak beste).
|
|
|
HORI-HORI Lanbide Sozietate Anonimoak "PLANETA XXI ENTZIKLOPEDIA BERRIA JAKINTZA ARLOKA" bilduma berriaren itzulpen osoa aurkeztu zion PLANETA-DeAGOSTINI argitaletxeari, 2003ko ekainean. Entziklopediak 11 liburuki ditu, 5 CD elkarreragile eta glosategia (HORI-HORIk beren beregi egina). Horrez gain, gure enpresak CDetarako testuak moldatu ditu, bai eta Entziklopediarako testu asko sortu eta egokitu ere.
|
|
|
2003ko maiatzean, gure enpresak “Euskararen Ibilbidea” deritzon azterlana egin zuen, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarentzat.
|
|
|
2003ko otsailean, gure enpresak "Euskararen Eguna 2002" izeneko bideo-erreportajea amaitu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiak eskatuta.
|
|
|
2003ko urtarrilean, eredu elebidunetako matrikulazioa sustatzeko kanpainaren aholkularitza tekniko eta garapenari buruzko txostena amaitu zuen HORI-HORI L.S.A.k Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailarentzat.
|
|
|
HORI-HORIk osorik sortu eta kudeatu zuen 2002ko abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA ospatzeko Bilbon, Arbieto eta Diputazio kaleen bidegurutzean, egin zen erakusketa, Xarelan S.L. enpresarekin elkarlanean.
|
|
|
|
|
 |
 |
|
|
 |
|
 |
 |
 |
 |
|
|
|
| |
HORI-HORI
L.S.A.
Ledesma, 6-4 ezk. 48001-Bilbo
Tfnoa: 944 242 433 - Faxa: 944 238 359
info@hori-hori.com |
|