|
HORI-HORI L.S.A. beren beregi espezializatu
da euskarazko datu-baseak sortzen eta kudeatzen; horretarako,
teknologiarik eta baliabide informatikorik onenak erabiltzen
ditugu enpresan. Ondokoak dira arlo horretan egin ditugun
lanetako batzuk:
Euskara-Gaztelania eta Gaztelania-Euskara
Hiztegi Tekniko Administratiboari dagokion Programa
Informatikoa sortzea eta kudeatzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren
Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Sailarentzat.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi
Sustapen eta Enplegu Sailean agiriak kudeatzeko sistema
elebidun berria osatuko duten modulu gehigarriak garatzeko
aurreproiektua eta bideragarritasun azterlana egitea.
KUDEA
deritzon euskarazko hiztegi pertsonalizatua egitea,
ACROBAT CAPTURE programan integratzeko, Bizkaiko Foru
Aldundiaren Ekonomi Sustapen eta Enplegu Sailarentzat.
Polizia
Terminologiako Datu-base Eleaniztuna kudeatu eta elikatzeko
zerbitzugintza, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailarentzat.
|