HORI-HORI Lanbide
Sozietate Anonimoa 1991ko apirilean sortu zen Bilbon.
Gure enpresak euskararen garapen eta sustapen osoarekin
loturik dauden askotariko jarduerak egitea du xede..
HORI-HORI L.S.A.ren
jarduketa-eremu guztietan, enpresak aukera sendoa
egin du: zerbitzu kulturalen arloa teknologia berriekin
eta Internetekin erabat ezkontzea, gaur egun lanbide
alorrean ezinbestekoa baita balio anitzeko eremu hori
garatzea eta horren bitarteko guzti-guztiez baliatzea.
Gure enpresak
plantilla finkoa du, 20 beharginek osatzen dutena
(horietako 11 Euskal Herriko Unibertsitate eta Deustuko
Unibertsitateko Itzulpengintzako masterrak dira).
1991. urtean sortu zenetik, HORI-HORIk “plantilla-politikaren”
alde egin du; hala ere, jakintza arlo askotan aditu
diren hainbat eta hainbat profesional ditu lankide,
orotariko proiektuak lantze aldera.
HORI-HORI L.S.A.k ISO-9001/2000 Kalitate Ziurtagiria eskuratu zuen 2002ko apirilean, Bureau Veritas Quality Internationalek ikuskatu zuena. 2005eko ekainean hiru urteko ziurtagiri berria ere lortu zuen.
Egun, HORI-HORIk hiru bulego ditu, bi Bilbon eta bat Gasteizen:
- Ledesma kalea, 6-4º ezk. 48001 - Bilbo
Tfnoa.: 944 242 433 Faxa: 944 238 359
hori-hori@hori-hori.com
- Arbidea, 1. 48004 - Bilba
Tfnoa.: 944 162 393 Faxa: 944 150 199
bezeroak@hori-hori.com
- Vicente Abreu margolaria, 17. 01008 - Gasteiz
Tfnoa.: 945 000 900 Faxa: 945 000 900
euskarazerbitzuak@hori-hori.com