|
HORI-HORI L.S.A.k erakusguneen diseinu
orokor, ezarpen eta kudeaketarako zerbitzuak eskaintzen
ditu. Erakusgune finkoak zein mugikorrak taxutzen ditugu,
eta horien lan osagarriak ere egiten: erakusketetarako
argitalpenak gertutzea, ikus-entzunezkoak sortzea, panelak
diseinatu eta egitea, etab.
Gure enpresak “EUSKARAREN
INTERPRETAZIO ZENTROA” eta “MEDIATEGIA:
EUSKARAREN MULTIMEDIA GORDAILUA” deritzen zentroak
diseinatu, kudeatu eta elikatzen dihardu. Zentro horiek
Bilboko San Inazio auzoan daude.
Besteak beste, 2002ko
abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA ospatzeko
Bilbon egin zen erakusketa sortu eta kudeatu zuen HORI-HORIk,
Elea S.L. enpresarekin elkarlanean.
“Kulturen
Azoka – Feria de las Culturas” deritzon
azokaren barruan, HORI-HORIk “Euskara
eta Emigrazioa” erakusketa gauzatu zuen
2003ko urrian, Elea S.L. enpresarekin elkarlanean.
|