Gure enpresan gehien jorratu dugun espezialitateetako bat txostenak, proiektuak eta argitalpenak sortzeari dagokiona da, beti ere Kulturaren eta Hizkuntzaren eretzean, bai Autonomia, Lurralde eta Toki Administrazioarentzat, bai Euskal Herriko erakunde eta enpresentzat; ondokoak jorratzen ditugu batik bat: proiektu kulturalak, euskara planak, interpretazio zentroak, erakusketa ibiltariak, euskarak zenbait arlotan duen egoerari buruzko diagnostikoak eta abar.
Ondoko lan hauek
aipa ditzakegu, besteak beste:
Bizkaiko Toki Administrazioan diren euskara zerbitzuen egoeraren eta beharrizanen diagnostikoa/erradiografia.
Euskarak Bizkaiko Lurralde Historikoan duen ezaguera maila, erabilera eta bilakaerari buruzko txostenak, I. eta II. faseak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailarentzat.
“Aita
Luis Villasante” erakusgunea eratzeko proiektua, Gernikako Euskalerria Museoarentzat.
“Euskararen Ibilbidea” izeneko azterlana, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarentzat.
Eredu elebidunetako matrikulazioa sustatzeko kanpainaren aholkularitza tekniko eta garapenari buruzko txostena, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailarentzat.
Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearen kide diren establezimenduen Euskalduntze Planari buruzko txostena.