HORI-HORI L.S.A.k Itzulpengintza eta Interpretaritza
Zerbitzua eskaintzen du, hizkuntza guztietan (euskaraz,
bereziki) eta alor guztietan:
 |
Administrazioa
Teknologia
Enpresa
Hezkuntza
Dibulgazioa
Eskuliburuak
|
|
Katalogoak
Txostenak
Komunikazioa
Publizitatea
Zientzia
Eskolarako
testuak, etab. |
 |
 |
 |
Ondoren, azken
urteotan burutu ditugun itzulpen-lan nagusienak aipatzen
ditugu:
EUROVOC
thesaurusa euskaratzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren
Lehendakaritza Sailarentzat. EUROVOC Europako Elkarteen
Aldizkari Ofizialen thesaurus alfabetikoa da, hiru
liburukitan banatua. Itzuliz gain, HORI-HORIk erabat
eguneratu du 2003. urtean.
“PLANETA
ENTZIKLOPEDIA JAKINTZA ARLOKA” 15 liburukiko
bildumaren itzulpena (1996. urtean). Horrez gain,
HORI-HORIk XV. liburukia, “Euskal Herria”
izenburukoa, osorik sortu zuen. Planeta DeAgostini
argitaletxearentzat egindako lana.
Bizkaiko 28 udalerriren
monografia historiko-artistikoak bizkaieratzea
(Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Ermua,
Errigoiti, Galdames, Igorre, Markina-Xemein, Muskiz,
Ortuella, Plentzia, Santurtzi, Trapagaran, Zaldibar,
Zeanuri, Zeberio, ..., besteak beste), Bizkaiko Foru
Aldundiaren Kultura Sailarentzat.
“PLANETA XXI ENTZIKLOPEDIA
BERRIA JAKINTZA ARLOKA” bilduma euskaratzea
(2003. urtean). Entziklopediak 11 liburuki ditu, 5
CD elkarreragile eta glosategia (HORI-HORIk beren
beregi egina). Horrez gain, gure enpresak CDetarako
testuak moldatu ditu, eta bai Entziklopediarako testu
asko sortu eta egokitu ere.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu
beharreko administrazio xedapenak
gaztelaniatik euskarara eta alderantziz itzultzeko
laguntza teknikoaren kontratua 1994, 1995, 1996, 1997,
2000, 2001, 2002 eta 2003ean.
“Ars Lignea”
argitalpena, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren
Ondare Historikoaren Zerbitzuarentzat.
“Bizkaiko Narrastiak”
argitalpena, Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza
Sailarentzat.
“Bizkaiko Itsaspeko
Flora eta Fauna” eta “Bizkaiko
Itsasaldea / El litoral marino de Bizkaia” argitalpenak,
Bizkaiko Lurralde Azterlanetarako Institutuarentzat.
Bizkaiko
zenbait udal eta mankomunitateren aktak, ordenantzak,
xedapenak, txostenak, proiektuak eta abar
euskaratzea (Gernika, Sondika, Larrabetzu, Arratia,
Uribe-Kosta, Lezama, Lemoa, Getxo, Leioa, etab.).
Baldin eta gure
tarifa, formatu, programa eta epeen berri jakin nahi
baduzu, bidal iezaguzu mezu bat info@hori-hori.com
posta elektronikora, edo bestela deitu 944
242 433 edo 944 792 264
telefonoetara. Atseginez hartuko zaitugu.