Dokumentua ikusi

ISO ziurtagiria ikusi

Dokumentua ikusi

ISO ziurtagiria ikusi



Euskara zerbitzuei eta zerbitzu kulturalei dagokienez, HORI-HORI S.A. Euskal Herrian ISO-9001/2000 Kalitate Ziurtagiria eskuratu duen lehenengo enpresa da. Ziurtagiri hori Bureau Veritas Quality International enpresak luzatu zuen 2002ko apirilaren 2an.

Enpresak erabat eta aise gainditu du ISO 9001/2000 Ziurtagiria (hiru urtekoa) ateratzeko bigarren azterketa. Ebaluazio hori 2008ko ekainean egin zuen, Bureau Veritas Quality International enpresarekin.

Gure enpresan ondoko eskuliburuak, prozedurak eta planak bete, aztertu eta auditatzen dira, aldiro eta zorrozki:
Kalitate Eskuliburua
Bezeroen asebetea neurtzeko prozedura
Dokumentazioa kontrolatzeko prozedura
Hornitzaileak aukeratu eta ebaluatzeko prozedura
Segurtasun informatikorako prozedura
Ezadostasunak erregistratu eta kudeatzeko prozedura
Zuzenketa, aurreikuspen eta hobekuntzarako ekintzak kudeatzeko prozedura
Kalitatearen erregistroak kontrolatzeko prozedura
Kalitateari buruzko Barne Auditoretzak egiteko prozedura
Prestakuntzarako prozedura
E.20. prozedura. Adierazkariak
Merkataritzako kudeaketari buruzko prozedura
Lehiaketa publikoetan funtzionatzeko prozedura
Txostenak eta proiektu bereziak idazteko prozedura
Itzulpengintza kudeatzeko prozedura
Erosketak egiteko prozedura
Urteko Kalitate Plana
Urteko Prestakuntza Plana
Urtero Barne Auditoretzak egiteko Plana
HORI-HORI S.A.k ISO-9001/2000 Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko beren beregi taxutu duen KALITATE POLITIKA aplikatzen du bere lanbide jarduera guztietan, eta horrek egunerapen eta modernizazio alorreko ahalegin handiak egiteko eskatzen dio enpresari, etengabe gainera.

Erabateko Kalitatearen arloari dagokionez, enpresak duen hurrengo helburua EFQM Bikaintasun Eredua ezartzea da, eta kalitatearen eretzean aitzindari izaten jarraitzea.
HORI-HORI S.A.
Ledesma, 6-4 ezk. 48001-Bilbo
Tfnoa: 944 242 433 - Faxa: 944 238 359
info@hori-hori.com