|
Halaber, HORI-HORI L.S.A.k multimedia
produktuak diseinatu eta kudeatzeko zerbitzua eskaintzen
du, nagusiki Euskal Herriko Kulturaren eta Euskararen
alorrari dagokiona; izan ere, enpresak bi arlo jorratzen
ditu: alde batetik, Software berria sortzen du, eta
bestetik, merkatuan badiren euskarazko multimedia produktuak
berreskuratu, katalogatu eta gordetzen jarduten du.
“Euskararen
Mithridates Digitala” joko interaktiboa.
Joko honek bideo eta soinuez erakusten du zenbait azpieuskalkitan
nola adierazten eta ahoskatzen diren esaldi batzuk (konparazioen
bidez). Produktu hau Bilboko San Inazio auzoan dagoen
Euskararen Interpretazio Zentrorako egin da.
“Euskararen Mediategia” deritzon
eremu interaktiboaren kudeaketa. Mediategiak bi helburu
ditu:
Egunera
arte euskaraz argitaratu den material digital ororen
(CD, diskete, DVD...) multimedia agiritegia prestatzea.
Mediategiaren
ingurunean biltzen den material guztiak bisualizatu
ahal izatea, halako moldez non ororen eskura egonen
baita material bakoitza bisualizatzeko behar den sistema
operatiboa, hardware egokia eta bisualizatzaile zehatz
batzuen (Quicktime, soinu-txartel, bideo-txartel eta
abarren) bertsioak, horiek guztiak gaur egun merkatutik
at egon arren.
|