Gure enpresak itzulpengintzako tresnak kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Funtsean, Trados 5 tresnaren erabileran espezializatu gara. Horrez gain, HORI-HORI L.S.A.k Trados tresna horri dagozkion aplikazioei buruzko ikastaroak eman ditu. Ondokoak dira aplikaziook:
  › Multiterm
  › WinAlign
  › TagEditor
  › Translator's Workbench
Arlo honetan, gehienbat, Lantik, S.A.rentzat eta Nafarroako Gobernuarentzat (N.A.O.ren atala) eta Parlamentuarentzat lan egin dugu. Batik bat, ondoko lan hauek egin ditugu:

  › Testuak parekatzea
  › Itzulpen-memoriak sortu eta elikatzea (Lantik S.A.rekin kontratua: Bizkaiko Aldizkari Ofizialetako testuak euskaraz eta gaztelaniaz parekatzeko [Win Aligne] zerbitzugintza, TRADOS [Translator’s Workbench] softwarearekin erabili beharreko hizkuntz datu-basea [itzulpen-memoria] sortze aldera. 25.000 orrialdeko memoria.)
  › Multiterm fitxak sortu eta elikatzea
  › Trados erabiltzaileentzako ikastaroak ematea
HORI-HORI L.S.A.
Ledesma, 6-4 ezk. 48001-Bilbo
Tfnoa: 944 242 433 - Faxa: 944 238 359
info@hori-hori.com