Lege-oharra

1.- Webgune honen titularra HORI-HORI SA da.

  • IFK: A48464663
  • Helbide soziala: LEDESMA 6 – 4. solairua, 48001 BILBO (BIZKAIA)
  • Harremanetarako pertsona:
  • Posta elektronikoaren helbidea: info@hori-hori.eus
  • Telefono zenbakia: 944 24 24 33

2.- Webgune honetan bazabiltza ERABILTZAILE izango zara eta, ondorioz, Lege-oharrean azaltzen diren baldintza guztiak onartzen dituzula ulertuko da. Erabiltzaileak baldintza horiek irakurri behar ditu webgunean sartzen den bakoitzean, aurrerantzean aldaketak egon baitaitezke. Webgune honen atal batzuek, dituzten berezitasunengatik, lege-oharra ordezkatu, osatu edo aldatu dezaketen baldintzak nahiz arau bereziak bete beharra ekarri dezakete. Beraz, atal horiek erabiltzen dituen edo horietara sartzen den erabiltzaileak horiek ere onartu behar ditu.

3.- Webguneko eduki guztiak (testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, teknologia, softwarea, estekak, ikus-entzunezko edo soinudun edukiak, diseinu grafikoa, iturburu-kodea, etab.), markak eta ikur bereizgarri guztiak HORI-HORI SArenak edo hirugarren batzuenak dira. Erabiltzaileak ez du horien gainean eskubiderik izango webgunea erabiltzeagatik.

Erabiltzaileari debeku hauek ezartzen zaizkio: a) Webgune honetako edukiak errepikatzea, kopiatzea, banatzea, hirugarrenen eskura jartzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo aldatzea, baldin eta legez ezarrita ez badago edo HORI-HORI SAk nahiz eskubide horien titularrak berariaz horretarako baimena ematen ez badu; b) Webgunean dauden softwarea, irudiak, bideoak edo datu-baseak erabilera pribaturako errepikatzea nahiz kopiatzea, publikoki jakinaraztea edo hirugarrenen eskura jartzea, horren bidez errepikatu egiten badira; c) Webguneko edukiak ateratzea edo berriz erabiltzea.

4.- Erabiltzaileak webgune honetarako sarbideak sartu nahi baditu bere web orrietan, ezinbestean bete beharko ditu honako baldintza hauek: a) esteka home pagerekin bakarrik egongo da lotuta, hau da, ezin da inola ere errepikatu; b) Ezin da framerik edo beste edozein motatako markorik ezarri webgunearen inguruan, edo webgunea Interneteko beste helbide batzuetatik nahiz webgune honetakoak ez diren edukiekin batera ikusteko aukera emanez, baldin eta hori eginez gero honako hauek gerta badaitezke: erabiltzaileek oker ulertzea zerbitzuaren jatorria edo edukia, edo horien gainean nahastea; konparazio edo imitazio egintza desleialen bat ekartzea; HORI-HORI SAren ospeaz, markaz eta izenaz aprobetxatzea; edo legeak debekatzen duen besteren bat gertatzea; c) Esteka hartzen duen orrian ezin da adierazpen faltsurik edo okerrik egin HORI-HORI SAri buruz edo enpresaren produktuen eta zerbitzuen kalitateari buruz; d) Igorleak ezin du bere web orrian HORI-HORI SAren marka edo beste ikur bereizgarririk erabili, legeak baimenduta ez bada edo HORI-HORI SAk horretarako baimena emanda ez bada; e) Esteka ezartzen duen orriak indarreko legeria bete behar du, eta ezin izango du loturarik eduki eta/edo hartu HORI-HORI SAren gainean ideia faltsuren bat ekar dezaketen legez kontrakoak, kaltegarriak, moralaren kontrakoak eta ohitura onen kontrakoak diren edukirik, baldin eta horien bidez pentsa badaiteke HORI-HORI SAk ematen dituen zerbitzuekiko ezegokiak diren igorlearen ideiak, adierazpenak edo jarduerak babesten dituela edo horien alde dagoela enpresa bera, esteka jartzen den web orriko edukiak eta gai orokorrak kontuan hartuta.

5.- Ez da HORI-HORI SAren ardura programa gaiztoak dauden edo kalteak ekar ditzakeen beste elementu informatikoren bat dagoen kontrolatzea webgunean. Erabiltzaileak tresna egokiak izan behar ditu elementu horiek hautemateko eta desinfektatzeko. Horrenbestez, webgunera sartzean ekipamendu informatikoren batean kalteak sortzen badira HORI-HORI SA ez da horien erantzule izango. Era berean, telekomunikazio-sareetan matxurak edo deskonexioak gertatzen direnean webgunearen zerbitzua eten egiten bada eta, ondorioz, kalteak sortzen badira, HORI-HORI SA ez da kalte horien erantzule izango.

6.- Erabiltzailea Interneteko beste orrialde batzuetara eramateko estekak egon daitezke webgunean. Horrelakoetan, HORI-HORI SA soilik izango da esteken bidez emandako edukien eta zerbitzuen erantzule baldin eta legez kontrakoak direla jakiten badu eta arretaz desaktibatu ez baditu. Erabiltzaileak uste badu legez kontrako edukiak edo eduki ezegokiak daudela estekaren batean, HORI-HORI SAri jakinarazi diezaioke, baina horrek ez du enpresa esteka hori kentzera behartzen. HORI-HORI SAk ez ditu beti esteketako eduki eta zerbitzu guztiak ezagutzen. Beraz, ez da erantzule izango kalteak sortzen badira esteketako edukiak eta zerbitzuak kalitatezkoak ez direlako, eguneratuta eta erabilgarri ez daudelako, okerren bat dutelako, ezdeusak direlako edo legez kontrakoak direlako; halaber, ez da esteketan adierazitakoaren edo horien bidez emandako edukien nahiz zerbitzuen erantzule izango, zerbitzu horiek ematearen erantzule zuzena ez bada.

7.- Erabiltzaileak webgunea egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du, legean, lege-ohar honetan eta aplika daitezkeen gainerako baldintzetan, araudietan eta jarraibideetan ezarritakoa betez. Betebehar hauek ez betetzeagatik kalte-galerak sortzen badira, erabiltzailea izango da erantzule HORI-HORI SAren aurrean eta hirugarrenen aurrean.

8.- Lege-ohar honek Espainiako legeria betetzen du oso-osorik. Lege-ohar hau interpretatzean edo aplikatzean sor daitezkeen gatazkak ebazteko, erabiltzaileak Madrileko (Espainia) epaitegien jurisdikzioari men egingo dio.