Pribatutasun-politika

HORI-HORI SAn Datuak Babesteko 679/2016 Europako Erregelamendura egokitu ditugu gure protokoloak eta pribatutasun-politikak, erabiltzen ditugun datuen segurtasunak eta babesak kezkatzen gaituelako.

1.- NOR DA DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

HORI-HORI SA (helbidea LEDESMA kaleko 6. zenbakian, 4. solairuan duena, 48001 BILBO – BIZKAIA) da datuen tratamendu egokiaren arduraduna. Tratamendu horren gaineko informazioa nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko bat helbide honetara: info@hori-hori.eus.

 2.- ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU ZURE DATUAK, ETA NOIZ ARTE GORDETZEN DITUGU?

HORI-HORI SAn interesdunek emandako informazioa tratatzen dugu, mezu elektronikoak kudeatzeko, zerbitzuen gaineko eskaintza bereziak bidaltzeko, webgunean eta sare sozialetan irudiak argitaratzeko eta interesgarriak diren produktuei eta zerbitzuei buruz interesdunek eskatzen diguten informazioa emateko.

Ematen dituzun datu pertsonalak kontratu-loturak irauten duen bitartean gordeko dira, harik eta interesdunak datuok ezabatzeko eskatu arte.

Legeak betebehar gisa ezarriz gero, datu batzuk (duten izaeragatik) gordeta eduki behar ditugu, zuk baimena eman ez arren.

 3.- ZEIN DA DATUAK TRATATZEKO LEGE-OINARRIA?

Ematen dituzun datuak ezinbestekoak ditugu bezeroekin/kolaboratzaileekin ditugun harremanak behar bezala kudeatzeko eta, gainera, lege-betebeharrak bete ahal izateko.

Nahi duzunean adierazi dezakezu zure datuak ez erabiltzeko, eta datuekin egindako kudeaketak ondoriorik gabe uzteko. Orduan, legez ezarritako denboran, zure datuak blokeatuta geratuko dira. Baina jakin behar duzu baimenik ez badaukagu zerbitzuak ezin izango direla eman.

4.- ZURE DATUAK LAGAKO DITUGU?

Printzipioz ez dira datuak lagako, lege-betebeharrik ez badago behintzat.

Baina zure datuak entitate honetako hornitzaile profesionalei eta/edo entitate honetan zerbitzua ematen duten hornitzaileei (aholkularitza-enpresei, zerbitzu informatikoei, hodeiko biltegiratze-zerbitzuei, eta abarri) laga ahal izango zaizkie, soilik kontratua bete ahal izateko.

5.- NOIZ ARTE GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Soilik gordeko ditugu zure datuak kontratu bidezko harremanak ditugun bitartean, datuak gorde beharra ezartzen duen lege-baldintzaren bat bete behar bada, edo zure datuak ez tratatzeko eskubideetako batez baliatzen ez zaren bitartean.

6.- ZER EGIN BEHAR DUT NIRE ESKUBIDEEZ BALIATZEKO?

Eskubideen titularra zarenez, zure datuen kontrola daukazu eta, ondorioz, nahi duzunean balia ditzakezu eskubide horiek. Horretarako bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: info@hori-hori.eus.

Honako eskubide hauek dituzu:

  • Interesdunari buruzko datu pertsonalak ikusi nahi dituzula eskatzeko eskubidea.
  • Datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko eskubidea.
  • Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
  • Datuen tratamenduari uko egiteko eskubidea.
  • Datuak eramateko eskubidea.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie emandako baimena edozein unetan uka dezaketela, baina horrek ez dio eragingo hura ukatu aurretiko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.

Halaber, interesdunei jakinarazten zaie, erreklamazio bat aurkez dezaketela datuak babesteko kontrol-agintaritza eskudunean, batez ere eskubideak baliatzean emaitza onik izan ez denean.

Eskubide horiek eskatu ahal izateko, zure izena adierazi behar duzu eta identifikatzen zaituen dokumentuaren kopia bat helarazi behar diguzu eskaerarekin batera.