Hizkuntza aholkularitza

Hizkuntza aholkularitza Herri Administrazioan eta Erakunde pribatuetan

Zure erakundearen hizkuntza egoera aztertu eta hizkuntzak kudeatzeko estrategia bideratzen lagunduko dizugu, honako zerbitzu hauen bidez:

  • Erakundearen hizkuntza-egoeraren diagnostikoa.
  • Euskara planaren diseinua, jarraipena eta ebaluazioa.
  • Euskara zerbitzuaren kudeaketa eta hizkuntza aholkularitza iraunkorra.
  • Hizkuntza plangintzaren garapena BIKAIN ereduaren arabera.
  • Hizkuntza irizpide eta jarraibideen lanketa, ezarpena eta jarraipena.
  • Erakundeko langileen komunikazio azterketa eta trebakuntza.
  • Euskalduntze-alfabetatze eskaintzaren kudeaketa.
  • Erakundeak darabiltzan agirien berrikuspena eta hizkuntza egokitzapena.
  • Komunikazio plana.
  • Erakundearen estilo liburua.

Euskararen Erabilera sustatzeko ekimenak gizarte esparruetan

Aurrekoez gain, HORI-HORI SAk euskararen erabilera areagotzeko zerbitzuak eta laguntza teknikoa eskaintzen dizkie herri erakunde eta gizarte eragileei euskararen erabilera hainbat gizarte esparrutan areagotzeko, besteak beste:

  • Euskararen erabilera sustatzeko arloko plangintzak (merkataritza, kirola, arlo sozioekonomikoa…)
  • Plangintzako arduradunen hizkuntza lidergoa eta partaideen/langileen portaera eredugarriak lantzeko saioak (motibazio-saioak, hizkuntza-ohiturak aldatzeko saioak…)
  • Plangintzen xede-taldeetan (merkatariak, kirol-begiraleak, elkarteetako kideak…) eragiteko saioak eta horientzako aholkularitza iraunkorra.
  • Berbalagun ildoko egitasmoen kudeaketa.